XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertsularien eguna

Hazilaren 17-an Hazparnen azken haitada

Donibanen hautatu zortzi pertsulari hoberenak berriz bilduko dira Hazparnerat, jakiteko nor izanen den aurthengo chapeldun.

Zortzi pertsularien izenak: Chalbador, Urepelekoa, Iriarte, Bankakoa, Zubikoa, Sunbillakoa, Goikoetchea, Azpeitikoa, Mattin Trecou, Ahetzekoa, Etchahun, Irurikoa, Errechil, Erresilekoa, Meltchor, Bidanikoa.

Oharpena.- Othoi, konkurretik kanpo gelditzen diren zortzi pertsulariek, jakin-araz dezagutela hazilaren 14-a baino lehen, eta ethorriko diren bazkaltzerat beren lagun pertsulariekin.

Igor abisua: M. Ernandorena, 5 Avenue Merdun St.-Jean-de Luz.

CHAPELKETA NOLA EGINEN DEN

Lehenik.- Bertsulari guziek bizpahiruna bertsu emanen dituzte, berek nahi duren airean, eta barek hautatu gaiaz.

Bigarrenekorik.- Bertsulari guziek bizpahiruna bertsu emanen dituzte berek nahi duten airean, bainan jujariak emanen dioten gaiaz.

Hirugarrenekorik.- Bertsulariak birazka ariko dira buruz-buru: bakotcha jujariak emanen dion gaiaren alde eta bestearen kontra.

Laugarrenekorik.- Jujari batek hasiko du bertsua berak nahi duen airean, eta bertsulariak beharko du jarraiki eta dobladura berrekin bururatu, aire berean.

Bortzgarrenekorik.- Bertsulari guziek elgarrekin eginen dute entsegu bat berek aintzinetik hitzhartu moldean.

JUJARIAK

Orai danik erran dezazkegu jujarien izenak; Elissalde jaun aphez eskualzaina. Dassance, Eskualzaleen buruzagia, Eizaguirre Eskual-esnalea-koa, Eramouspe, bertsulari ohia eta Lafitte Kazeta hunen jaun aphez gidatzailea.

Nola jujatuko duten. -Jujatuko dute kasu eginez hiru ponduri: 1ampdeg; ) bersularien gogoeta eta sendimendueri: hots, heien izpiritu eta bihotzari; 2ampdeg; ) bertsularien eskuarari, eta eskuara garbia eta aberatsa duten; 3ampdeg; ) bertsu edo neurthitzen moldeari ea chuchen heldu diren eta abilki eginak.

Bigarren entseguko, huna nolatsuko gaiak emanen diozkaten chorte tiratuz:

1. Gernikako haritzari koblariek agur.
2. Haizea.
3. Pipatzaileen kantua.
4. Amodio garbiak ez duke parerik.
5. Eskuararen alde.
6. Urtzoak.
7. Hazparne.
8. Chakurra.
9. Erheztuna.
10. Botoila eta pegarra.
11. Herriko ithurrian.
12. Aita chaharraren konseiluak.

Primak.- Jacques Légasse-n orhoitzapenetan haren familiak eskaintzen du lehen prima: zilharreztatu kopa eder bat; gainerat chapeldunak izanen dut makhila bat, Gernika batasunak emanik.

Bigarrenak, makila bat, Eskualzaleen Biltzarrak emanik.

Bertze zonbait prima ere izanen dira. Bertzeak bertze: zapeta, athorra, lepoko, athor-gai, liburu eta holako.

Hazparnen.- Hazparneko jaun auzaphezak Trinketeko nausiak, Noizbeiteko buruzagiak eta bertze adichkide jaunek ederki onhartu daukute pesta hau eta beren laguntza guzia eskaini daukute. Eskerrak diozkategu oraitik beretik eta uste dugu pertsularien pesta egiazko eskual egun eder bat izanen dela.

Ernandorena